Ikuslearen ahotan, “Laika”

Erakustaldi aparta eskaini zuen Badalonako antzerki konpainiak. Istorio on bat, muntaia eraginkorra eta teknika erakustaldi aparta. Akaso ahaztu dugu bazela garai analogikoa. Iraganeko kontuak dira, bai. Aro digitalean bizi izanagatik ere, Xirriquiteulakoek mundu magikoan murgildu zuten ikuslegoa tresneria analogikoa erabiliz.

Espazioaren konkistaren historian Laika aski ezaguna da. Lehen izaki biziduna izan zen espaziora irteten, eta hura bilakatu zen antzezlanaren protagonista nagusia. Gerra hotz betean, AEB eta Errusia nor baino nor aritu ziren lehian. Trama Errusian kokatzen da, kalean bizi den zakurrak ejerzituarentzat lan egiten duen emakumearen arreta bereganatzen duen unean hasita. Antzezlanak espaziora irteteko prozesua jasotzen du, bi protagonisten arteko adiskidetasunean sakontzen duen bitartean. Benetako Laikaren amaiera ezaguna zaigu guztioi. Espazioko lehen bisitari hilda lurreratu bazen ere, antzezlanean ez diote iskin egiten amaiera horri. Beti gogoan izango du emakumeak behinola kalean ezagutu zuen animalia azkarra eta bizia.

Antzezlana, bere osotasunean hartuta, erakustaldi aparta da. Batetik, teknikari dagokionez. Bistara baitago lan tekniko guztia: irudiak eskaintzeko elementu analogikoak eta haien erabilera, argi eta hotsen kontrola taula gainean bertan. Eta, bestetik, aktoreen lanari dagokiona. Askotariko paperak bata bestearen atzean betetzeko erakustaldia izan zen. Guztien artean, zakurrari bizitza ematen dion aktoreari aipamen berezia zor zaio. Hotsen eta mugimenduen bitartez, benetakoa zirudien!

Gogoan iltzatuta geratzen da Laika antzezlana.

Jon Ander Ubeda.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.