Irailetik abendura bitartean, Urnietako kultur programazioak askotariko proposamenak ekarriko ditu: familia ikuskizunak, antzerki amateurra, zirku garaikidea, txotxongiloak, euskarazko sorkuntza, feminismoa, magia eta musika.
Eszenatokia berriro ere elkargune izango da sortzaileentzat, artistentzat eta, batez ere, ikusleentzat. Kulturaz gozatzeko, eta elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu.
Iraila: umorea eta mendi-zinema
Denboraldiari “Rigor Mortis” lanaren aurrestreinaldiarekin eman diogu hasiera, eta antzokia bete-bete zen. Gainera, Mendi Tour Urnieta 2026 ere izan dugu, mendia eta natura pantaila handira ekarriz.
Ezin hobeto hasi denboraldia, “Rigor Mortis” lanaren aurrestreinaldiarekin: antzokia bete-bete egin zen eta ikusleak parrez lehertu ziren. Gainera, Mendi Tour Urnieta 2026 jaialdian ere ikusle ugari bildu dira, mendia eta natura pantaila handira ekarriz.
Urria: zirku garaikidea eta antzerki amateurra
Lehen hitzordua Berdinki zirku garaikidearen “Leinu” izango da, familia osoarentzako proposamena.
Ondoren, antzerki amateurrari eskainitako asteburua izango dugu. Hiru egunetan, hiru proposamen: ostiralean, Txalo Taloren “Gure Kontuk”, Habitantes de Innsmouth Rol Elkarteak antolatuta; larunbatean, Zurriburri antzerki taldeak antolatutako I. Formatu Txikiko Arte Eszenikoen Lehiaketaren finala; eta igandean, Les Figuretes taldearen “Tierra”, gaztelaniazko ikuskizuna.
Azaroa: aniztasuna eta feminismoa
Titirijai jaialdia bigarren aldiz izango da Urnietan, Zum-Zum Teatre Kataluniarraren “Munstro Arrosa” ikuskizunarekin. Txotxongiloak, zuzeneko musika eta robotika uztartuz, aniztasuna eta inklusioa lantzen ditu.
Azaroaren 29an, berriz, Ttipia Kulturaren eskutik, “Me Too” ikuskizunak feminismoarekin lotutako hainbat gai eta kontzeptu jarriko ditu mahai gainean, hausnarketarako tartea eskainiz.
Abendua: euskara, nortasuna, magia eta musika
Euskararen Egunaren harira, Zuhaitz Gurrutxagaren “Nortasun Agiria” izango dugu oholtzan. Euskaldun izateko bidean bizi daitezkeen zailtasunak eta bizipenak lantzen ditu, umorez eta gertutasunez.
Neguaren atarian, Tentazioa produkzioaren “Reencuentro” lanaren aurrestreinaldia izango dugu Urnietan, 2027an Arriagan estreinatu aurretik; Gurean izango dira lehen aldiz jendaurrean, eta konpainiak publikoaren lehen feedbacka jasotzeko aukera izango du, antzoki nagusietara salto egin aurretik.
Eta ezin dira falta Musika Eskolaren Gabonetako kontzertuak, herritarren parte-hartzearekin Gabonetako giroari hasiera emateko.
Oporraldia: magia eta musika
Gabonetako oporretan, Hodei Magoren “3 elementuak”magia ikuskizunaren hiru emanaldi izango ditugu. 360º-ko formatuan eta publiko mugatuarekin, magia, istorioak eta emozioak uztartuko ditu proposamen murgiltzaileak.
Urtea amaitzeko, “Christmas Show” ikuskizunak 1960ko hamarkadara eramango gaitu, soularen klasikoak, Gabonetako abestiak eta gospel kantak uztartuz.
Denboraldia hasi besterik ez da egin. Antzokian ikusiko dugu elkar.


