Mendi Tour Saroben: bederatzi edizio, hamaika istorio

Mendi Tour Saroben: bederatzi edizio, hamaika istorio

Aurten ere, Zanpatuz Mendi Elkarteak, Urnietako Udalaren laguntzarekin, Mendi Tour zikloaren 9. edizioa ekarriko du Sarobera, eta horrekin batera, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko mendiko zinemarik onena. Mendi Tour mendia, abentura eta natura ardatz dituen zinema-ziklo ibiltaria da.

Urte hauetan, zenbat ikuslek gozatu ote dugu Saroben mendiko istorio harrigarriez, abenturez, erronkez eta paisaia ikusgarriez! Pantailatik haratago, filmek munduko hainbat txokotara gerturatu gaituzte, mendiko paisaiak eta istorioak ezagutzeko aukera eskainiz.

Baina Mendi Tour ez da soilik zinema. Ikus-entzunezko esperientziaz gain, elkartzeko eta partekatzeko gunea ere bada. Emanaldi bakoitzaren ondorengo solasaldietan, urnietarrok eta inguruko herrietako lagunok gure bizipenak, zalantzak, jakin-minak eta mendiarekiko pasioa partekatzen ditugu.

Eta hori da, hain zuzen ere, ekimen honen balio handienetako bat: mendia aitzakia izatea komunitatea elkartzeko, solasaldirako unea topatzeko eta elkarrekin gozatzeko.

Eskerrik asko bertatik pasatu zareten guztioi. Zuen presentziak eta parte-hartzeak egiten dute posible Mendi Tour egitasmoak Urnietan bizirik jarraitzea.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.