Zurriburri, arte eszenikoetarako bide berriak urratuz

Harrera bikaina izan du Zurriburri antzerki taldeak antolatutako Formatu Txikiko Arte Eszenikoen I. Lehiaketak.

Lehiaketaren sustatzailea Mikel Agirregomezkorta izan da, Esther Modia, Julio Nogales, Koro Berasategi, Laura Claudino, Mikel Rodenas eta Xabier Odriozolaren ezinbesteko laguntzarekin. Talde osoaren lanari, dedikazioari eta gogoari esker, lehen edizio hau errealitate bihurtu da.

Arte eszenikoen aldeko apustu honek Urnietan Zurriburrik egindako lanari jarraipena ematen dio. 2023ra arte udalaren antzerki-tailerra eskaini ondoren, taldeak bere kabuz jarraitzen du lanean, antzezlan berriak prestatzen eta Saroben estreinatzen, betiere ikusleen harrera bikainarekin.

Zurriburrik, ekimen honekin, indartu egin du arte eszenikoen aldeko apustua, batez ere bidea egiten hasi diren taldeei taula, gainera, igotzeko eta beren lana publikoarekin partekatzeko aukera emanez. Lehen edizioan 15 taldek eman dute izena, antzerkia, magia eta bakarrizketak tarteko. Lekaio Kultur Etxean egindako sailkapen-saioek 150 ikusletik gora bildu dituzte, eta publikoak zein tokiko epaimahaiak izan dute finalera iritsiko ziren lanak aukeratzeko ardura.

Mikel Agirregomezkortak eta Ana Morenok aurkeztutako amaierako galak ikusleen harrera bikaina izan zuen. Guztira, 159 pertsona bildu ziren Saroben, finalera iritsitako sei proposamenez gozatzeko: ¿Fumas?, Fedegabeko odolkia, El show debe continuar, Txalo-Tato konpainiaren Konplizeak, Aitor Navarroren Tinder sorpresa eta Kuasi Modu elkartearen Personal Kontxis.

Arte eszenikoen arloan diharduten lau kidek osatutako epaimahaiak proposamenak ebaluatu eta hiru sari banatu zituen:

  • Lehen saria (600 €): ¿Fumas? Kaia Produkzioak konpainiaren komedia beltza. Ander Lacallek idatzi du, eta Omar Somai eta Amaia Quirogak antzeztu dute.
  • Bigarren saria (400 €): Fedegabeko odolkia. Ander Lacalleren testua duen komedia beltza da, Kepa Errastik zuzendua eta Ander Lacallek berak eta Omar Somaik antzeztua.
  • Hirugarren saria (200 €): El show debe continuar. Adrián Cumbres urnietarrak idatzi eta interpretatutako bakarrizketa.

Lehiaketak askotariko ikuskizunak ezagutzeko aukera eman du, hizkuntza eszeniko berriak herritarrengana hurbildu ditu eta herriko kultur jardueretan parte hartzea sustatu du.

Lehen edizio hau Urnietako Udalaren laguntzarekin egin da. Lortutako arrakasta ikusita, ekimenak jarraipena izatea espero dugu, eta bigarren edizio bat antolatzeko aukera izatea, merezi duen babesarekin.

Zorionak Zurriburri taldeari eta ekimen hau posible egin duten guztiei, Urnietako kultur bizitza aberasteko egindako lanagatik!

Urnieta Arte eszenikoen txapelketa , 24/10/2026 en Urnieta (Gipuzkoa-Euskal Herria) Sarobe. Argazkia/Fotografía: Dabid Argindar
Urnieta Arte eszenikoen txapelketa , 24/10/2026 en Urnieta (Gipuzkoa-Euskal Herria) Sarobe. Argazkia/Fotografía: Dabid Argindar
Urnieta Arte eszenikoen txapelketa , 24/10/2026 en Urnieta (Gipuzkoa-Euskal Herria) Sarobe. Argazkia/Fotografía: Dabid Argindar
Urnieta Arte eszenikoen txapelketa , 24/10/2026 en Urnieta (Gipuzkoa-Euskal Herria) Sarobe. Argazkia/Fotografía: Dabid Argindar

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.