Argentinako Necochean eta Buenos Airesen eta Uruguaiko Montevideo eta Salton izan dira Euskal Herriko kultura eta dantzak herrialde horietako euskal komunitatearekin partekatzen.
” Mundu erdia gurutzatu eta Euskal Herritik hain gertu sentitzea ez genuen espero. Maitasun osoz hartu gaituzte bai Argentinan bai Uruguaien, bihotzak zabaltzeko gai izan diren “agurra” edo kantu tradizional ederrekin. Herrialdeen arteko kultur loturaz jabetzeak erabat asetu gaitu. “kamilmotxoa” eta “matea” dastatzea, eta “fandangoa” eta “chacarerak” dantzatzea herrialdeen arteko fusio bihurtu dira Necochea, Buenos Aires, Montevideo, eta Saltoko lagun zoragarriei esker. ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ !
AUKERAN BETI DANTZA!