Hemerotekari begira.

“MERRY CHRISPAS ” LABURMETRAIA (1998)

Nondik datorren jatorria: “ZINE ARETOA” Sarobe Urnieta lanbide-munduaren eta zinemagintzaren munduan sartu nahi zuten pertsonen arteko prestakuntza- eta topaketa-gunea izan zen.

“Zinema errealizazio eta ekoizpen hastapena” bederatzi hilabeteko iraupeneko ikastaroa (1994- 2001).

Ikastaro honen bereizgarriak zinemako profesionalak irakasle gisa aritzea eta zeluloideko praktikak zinemako material profesionalarekin egitea izan dira.

1.- IKASTAROAK EMAN DITUZTEN PROFESIONALAK.

  • Zuzendariak: Enrique Urbizu, José Luis Guerín, Paulino Viota, Mariano Barroso, Francisco Regueiro, Antonio Drove, Chus Gutiérrez, Jaime Camino, eta abar.
  • Argazki zuzendariak: Javier Agirresarobe, Flavio Martínez Labiano, Aitor Mantxola, Fernando Arribas, Federico Ribes.
  • Ekoizpen buruak: José María Lara, Fernando Vitoria De Lecea, Iñaki Ros, Yolanda Torres.
  • Gidoigileak, zuzendari artistikoak, muntatzaileak, antzezle eta casting zuzendariak, kamera operadoreak
  • Zinemako enpresa profesionalak: filmeen horniketa, zinema kameren horniketa, argiztatzea, soinua eta abar.

2.- ZINE ARETOAN EGINDAKO LABURMETRAIAK

  • 16 mm-ko 16 laburmetraia
  • 35 mm-ko 6 laburmetraia

Laburmetraia hauek estatuko eta nazioarteko jaialdietan aurkeztu dira. Batzuk sariak jaso dituzte eta beste batzuk aipamen bereziak: “El ataque del hombre mochila”, “Merry Chrispas”, “Requiem”, “En el camino” eta “Una ciudad llamada perdición”. Blog honen bidez, film labur horietako batzuk erakutsiko ditugu..

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.