Martxoan aipamen berezia merezi duten bi ekitaldi nabarmendu nahi ditugu dugu, biak Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleen eskutik, besteak beste.
Lehenengoa, Hernaniko Gazte Bandak eta Lourdes Iriondo Musika Eskolako haize eta perkusio ikasleek elkarrekin emandako kontzertua izan zen.
Izaskun Ocon bandako kide eta Urnietako Musika Eskolako irakaslearen zuzendaritzapean filmetako soinu banden errepertorio erakargarria interpretatu zuten.
Lankidetza horrek bi eskolen arteko loturak sendotu ditu, eta kultura-trukea eta ikaskuntza partekatzea sustatu du. Zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria izan zen bai musikari parte-hartzaileentzat baita publikoarentzat ere, guztiek gozatu baizuten kontzertuarekin.
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak bigarren proposamena aurkeztu zuen: ‘Korukiri’ proiektuan parte hartzeko gonbidapena. Ekimen honen bidez, haur-abesbatzei bultzada berria eman nahi zaie, probintzia-federazioekin lankidetzan, proposamen musiko-eszeniko berritzaileen bitartez.”
Entsegu ireki horretan, Lourdes Iriondo Musika Eskolako Musika Hizkuntzako ikasle batzuek parte hartu zuten, eta koru-eszenaratze paregabea eskaini zuten, bertaratutakoek gozatzeko pribilegioa izan zutelarik. Esperientzia hau aukera aparta izan da bereziki sortutako abesbatzek talde-lana bertatik bertara bizitzeko, musika-adierazpide berriak ezagutzeko eta beste herri batzuetako musikariekin eta abeslariekin elkarbizitza sustatzeko.
Bejondeizuela!