“Mira Hadi” Eulalia Abaitua andre begietan.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Urnietako Udaleko Berdintasun Sailak azaroaren 25ari begira, Loraldiaren “Mira Hadi” lana programatzen du. Antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak batzen dituen diziplina anitzeko obra honek, laneko diskriminazioak, kulturarteko eta intersekzionaleko ikuspegitik aztertzen ditu.

Mira Hadiren helburua emakumeen historia ahalduntzea eta ikusaraztea da, memoria kolektiboaren garrantzia aldarrikatuz. Antzezlanak, Eulalia Abaitua argazkilari esanguratsua omentzen du, haren lanak ez baitzuen merezitako aintzatespenik jaso. Antzezlan honen bidez, Euskal Herriko historian eragina izan duten eta gizarte-maila eta lanbide desberdinetatik datozen emakumeen ondarea berreskuratzen da. Bakoitzak bere esparruan funtsezkoak izan ziren arren, haietako askoren lana ikusezin bihurtu zuten gizarte- eta lan-egituretan nagusi izan diren dinamika patriarkalek.

Garai bat dokumentatzeaz haratago, emakumeak gizartean duen zereginari buruz eta esparru profesionalean dauden diskriminazioez hausnartzera gonbidatzen gaitu. Iragana orainarekin konektatzean, obrak agerian uzten du, ikusgarritasun eta errekonozimendu profesional eza,  genero-indarkeria mota bat izan dela, eta hala izaten jarraitzen duela.

Eulalia Abaitua Allende-Salazarri buruz

Eulalia Abaitua, ezagutzen den lehen euskal argazkilaria, bere garaira aurreratutako emakumea izan zen.

Bere garaian diskriminazioa egon bazen ere, ez zen kikildu, eta gehien maite zuenari ekin zion: emakumeei, aire zabalean argazkiak ateratzeari. Argazkigintzarekiko zaletasun horri esker, XX. mendearen hasieran emakumeak nola bizi ziren jakiteko ondare baliotsua dugu gaur egun.

Emakume bezala duen argazkigintzaren ikuspegi sozialari esker, artxibo historiko aparta utzi du. Bilboko eta Bizkaiko landa- eta etxe-inguruneetan, emakume xumeenak egiten zituzten lanak irudikatzen ditu.

Azaroaren 24an, igandearekin, 19:00etan hitzordua dugu Saroben.

Etorriko zaretelakoan, …

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.