1994ko uztailean, bere ateak ireki zituen, lehenengoz, Sarobek, eta, harrezkero, hiru hamarkadako ibilbidean, arte eszenikoen erreferente bilakatu da. Proiektuz eta sorkuntzaz betetako hogeita hamar urteotan, kulturgunean arrastoa utzi dute talentu handiko makina bat artistak zein konpainiak. Ideiak eraldatzen nahiz kultura eta artea garatzen diren txokoa da Sarobe, gertutasunetik, komunitatearen beharrak asetzeko prest beti.
Eskerrik asko Sarobeko historiaren parte izan zareten guztioi. Bagoaz, beste hiru hamarkadaren bila…!