Udaberria ate joka dugu! eta honekin batera agenda aurkezten dizuegu.
La dramática errante konpainiarekin “Yerma” lanarekin estreinatu dugu udaberria, antzerkirako egokitzapen onenaren Max sariaren irabazlea izan delarik!
Apirilean, Dimegaz konpainia, Sarobeko Fabrika programaren barruan, “Atxine” dantza performatibo berriarekin izango da gurean. Egonaldian zehar egingo duen lan-prozesua partekatuko du publikoarekin eta “agerian” utziko ditu lan horretan parte hartu duten elementuek. Horretaz prozesu guzti horren berri lan-taldearen ahotik zuzenean jasoko du publikoak. Poxta Zaharrek, gazteen elkarteak antolatuta txikienentzako “Zapotxin” pailazoarekin gozatzeko aukera eskainiko die etxeko txikienei. Urteroko ohiturari jarraiki, “Antia” literatur leihaketaren sari-banaketa izango da apirilaren 24n egingo da, Urnietako udalak antolatuta. Gainera, Salestar Magale ikastetxeko DBHko lehen mailako ikasleek “El rey león” musikala oholtzaratuko dute. Euskara arte eszeniko eta plastikoekin uztartzen duen diziplina anitzeko proiektua da.
Maiatza, familia ikuskizun batekin estreinatuko da “Mr. Bo” ikuskizunarekin. Marie de Jongh konpainiak keinu eta maskara, eta testurik gabeko emanaldiarekin konkistatuko gaitu, seguru. Maiatzean ere, udal jarduerei tartea emango diegu. Batetik, Lourdes Iriondo Musika eskolak Urnietako ikasleentzat antolatzen duen kontzertu pedagogikoa, eta bestetik, dantza zaleek urtero gogo handiz espero duten Sarobe Funkyko eta Egape dantza taldeko txiki eta gazteen emanaldiak.
Ekainean, eta ikasturteari bukaera emanez, musika eskolako parte-hartzaile guztien kontzertuak izango ditugu entzungai eta Egape Ikastolako kultur asteko ekimenek, eszenatokia, antzerkia eta musikarekin beteko dute. Bukatzeko, ekainaren amaieran Tanttaka teatroak proiektu berri bati ekingo dio Sarobeko Fabrikan.