Abian da Sarobe Ikastaroen denboraldi berria!

Uda amaitu da, eta Sarobek, ikastaroen hasierarekin ohiko jarduerari ekingo dio.

“Ate Irekiak” jardunaldiak oso arrakastatsuak izan dira, eta yoga probatu nahi izan duten pertsona ugari bildu ditu. Gaztetxoengan ikusmin handiena sortu duena Gazte Funky saioa izan da eta dantzazale ugari elkartu ditu.

100 lagunek parte hartuko dute guztira “Sanmielak” jaien ondoren hasiko diren 2024-2025 denboraldiko jardueretan. Guztira 52 parte-hartzaile izan dira yogako 4 taldeetan banatuta, helduentzako Funkyko talde bakarra eta eta 3 talde Gazte Funkyz disfrutatzeko.

Helduen artean yoga da gehien erakartzen duen aukera denboraldi honetan ere; badirudi askok baretasun pixka bat bilatzen dutela eguneroko ajearen erdian. “Ommm…”

Helduentzako Funky saioek, gorputz-adierazpenaren bidez koordinazioa eta bizkortasuna hobetu nahi duten dantzazaleak erakartzen ditu,. Eta Gazte Funkyko taldeek dantzarako grina eta kemena erakusten jarraitzen dute.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.