Zer da antzerki amateurra?
Irabazi-asmorik gabeko antzerki-lanak sortu, batu eta antzezteko elkartzen diren talde ez profesionalak dira. Antzerkigintzatik bizi ez diren arren, haien lana funtsezkoa da kulturarako, espazio partehartzaileak sustatzen dituztelako eta publiko berria sortzen laguntzen dutelako.
Antzerki amateurra kultura-elkarteei, adinekoen taldeei, egoera ahulean dauden kolektiboei, fundazioei edo ikastetxeei lotuta egon ohi da. Ikuspegi komunitarioari esker, ekimen hauek auzoetako bizitza kulturala eta nortasun kolektiboa bultzatzen laguntzen dute. Gainera, funtzio sozial garrantzitsua betetzen dute, eraldaketa- eta kohesio-prozesuak sustatuz. Antzerki amateurrean parte hartzeak, antzezten dutenak ez ezik, antzezpenez gozatzen duten ikusleak ere aberasten ditu; izan ere, freskuraz eta egiazkotasunez egindako antzezlanek, artea, publiko guztiengana hurbiltzea erraztean du.
Zergatik babestu antzerki amateurra?
Antzerki amateurra babesteak antzerki-kultura inklusiboago eta anitzagoaren alde egitea da. Hala ere, antzerki amateurrak erronka garrantzitsuei egin behar die aurre, bereziki bere ekoizpenak aurkezteko espazioak bilatzeari. Konpainia amateurrek ikusgarritasun handiagoa eskatzen dute antzoki publikoen programazioetan eta tokiko komunitateak gainditzen dituen agertokien zirkuituan.
Antzerki amateurrari gure babesa
Sarobetik, antzerki amateurrerako gune bat eskaintzen dugu urteko programazioan. Obrak ahalik eta baldintza onenetan aurkezteko beharrezko azpiegiturak eskaintzen ditugu. Horrela, tokiko kultur sarea garatzen laguntzen eta eskuragarria eta benetakoa den artea sustatzen dugu.
Beraz, urrian bi topaketa izango ditugu antzerki amateurrarekin.
• Urriak 26 – Nueve Teatro
• Urriak 27 – Teatro Estudio San Sebastian.