Kulturak elikatuko zaitu!

Kultura-denboraldi berrirako prest?

Udaren amaieran, denboraldi berri bati hasiera emango diogu. Ikuskizun eta kultur-ekitaldi oso interesgarriz betetako karteldegiaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Iraila, “Non dira haurrak?” antzezlanaren entsegu irekiarekin hasiko dugu. Bullyingaren edo suizidioen gaia adin txikitan lantzen du obra honek. Errealitate deseroso batez ohartarazten gaituzte, batez ere, txikienak sistemaren gordintasunetik at ez daudela agerian uzten duelako.

Halaber, Sebastiane Latino Saria irabazi duen “Transfariana” filmaren zine-foruma hartuko du Sarobek. Filma proiektatu ondoren, LGTBI+ kolektiboko pertsonen egoera kontatuko duen ekintzaile kolonbiar bat izango dugu gurean.

Hilabetea, Mendi Tour Urnietaren bederatzigarren edizioarekin amaituko dugu, mendiko zinemaren inspirazioa eta ekintzan arreta jartzen duen egitasmoarekin. Aurtengo programazioa, mendia, abentura, muturreko kirolak edo natura bezalako gaiak jorratzen dituzten film zoragarriekin osatuko da.

Urriko azken asteburuan, Gipuzkoako amateur eszena osatzen duten zenbait taldek euren lana aurkeztuko dituzte Sarobeko agertokian. Espazio honek oinarrizko antzerkia ere hartu nahi baititu, bere herrietatik haratago eszenatokietara iristeko zailtasunak dituztenei: Nueve Teatroak “Alguien voló sobre el nido del cuco” antzezlanarekin, eta Teatro Estudio San Sebastián konpainia beteranoak “La cantante calva” lanaren aurkezpenarekin hartuko dute parte.

Aukeran DK-k Sarobeko konpainia egoiliarrak “Amama” obraren aurrestreinaldiarekin osatuko du hileko programazioa. Ekainean, ekoizpen horren prozesua “work in progress” formatuan aurkeztu zuen, kalitate handiko dantza ikuskizun familiarra aurreratuz. Oraingoan, publikoari erakusteko ia prest dagoen lan batez gozatu ahal izango dugu.

Ganso & Cia konpainiaren familia-programazioa osatuko dugu, eta “Muna” ikuskizuna aurkeztuko dute, testurik gabeko lana, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat bereziki zuzendutakoa.

Amaitzeko, ezinbesteko bi hitzordu izango ditugu: lehenik, “Mira hadi” obra, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Eulalia Abaitua argazkilari etnografiko aitzindari eta apartaren bizitza erakutsiko digu lan honek.
Eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen “Miñan” obraren lehenengoetako emanaldia ikusteko aukera izango dugu. Artedrama konpainiak egin duen antzerkirako egokitzapen honetan, Ibrahima Baldek Afrikatik Europara egindako bidaiaren kronika taularatuko da, migrazioa eta arrazakeria bezalako gai erabakigarriak jorratuz.

Simon Stephensen “Heisemberg” antzezlanarekin amaituko dugu denboraldia. Mende hasierako antzerkigile ingeles sarituenetako bat da Stephens, eta euskarazko bertsioan estreinatzea mugarri garrantzitsua da euskal antzerkigintzarako.
Ekoizpen hori Tanttaka konpainia beteranoak egingo du, eta konpainiaren produkzioetan ohikoak diren maila handiko profesional, artistiko zein teknikoek parte hartuko dute.
On egin!

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.