Autoerregulazio ikastaroari amaiera ematen diogu bizkarrezurrari arreta jarriz, bere kurbatura naturalak baloratzeko eta haiei –eta gure historian bertan idatzitakoari– buruz pixka bat gehiago ikasteko.
BIZKARREZURRA, YOGAREN PRAKTIKAREN ARDATZ
Yogaren tradizioan, bizkarrezurrari Meru Danda deitzen zaio. Sanskritoan, Meru hitzak mendirik sakratuena, Kailash mendia, adierazten du, eta dandak, berriz, makila edo bastoia esan nahi du. Meru ardatz kosmiko gisa deskribatzen da, fisikoaren eta metafisikoaren arteko lotura sinbolizatzen duena. Sakraltasun konnotazio hori gure bizkarrezurraren oinarrian dagoen hezurraren izendapenean ere aurkitzen dugu: hezur sakratua, alegia, sakroa.
Tadasana edo mendia jarrera praktikatzen dugunean, gorputza zutik eta orekaz mantentzea da helburua. Horretarako, lehenik eta behin, oinak aktibatzen ditugu, lurrean ondo errotzeko, eta gorputza gorantz luzatzen dugu, burua lasai mantenduz eta koroaren gainaldetik zerurantz irudikatuz hazten garela sentitzeko.Gorputzak jasotzen dituen indarrak bi norabidetan datoz: batetik, lurretik igotzen dira, eta bestetik, zerutik jaisten. Bi indar horiek sakroan, hau da, bizkarrezurraren oinarrian dagoen hezur triangeluarrean, elkartzen dira. Sakroak gorputzaren goiko aldearen pisua jasotzen laguntzen du, eta bizkarrezurrari egonkortasuna ematen dio, eguneroko mugimenduak ondo egiteko aukera emanez.Sakroko ornoak batuta daude, eta horrek aukera ematen du oinetako mugimendu txikienak ere bizkarrezurreraino transmititzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da pisua ondo banatzea. Pisua gaizki banatuta dagoenean, gorputza uzkurtu egiten da eta giharrak gehiago nekatzen dira.Baina pisua ondo kokatzen badugu eta arreta zentroan mantentzen badugu, gorputza zuzen ikus dezakegu profiletik begiratuta. Horrela, grabitatearen lerro zuzen batek gorputzaren puntu nagusiak lotzen ditu: orkatila, belauna, aldaka, gerrialdeko kurba (lumba), lepoaldeko kurba (zerbikala) eta belarriaren zuloa.Jarrera hau orekan dagoenean, gure hezurrak, artikulazioak eta ehun bigunak tentsio gutxien jasotzen dute, eta horri esker, giharren nekeari aurrea hartzen diogu eta mugimendua osasuntsuagoa bihurtzen da.
BIZKARREZURRAREN FUNTZIO NAGUSIAK
- Gorputza tente mantentzea, grabitatearen indarrari aurre eginez.
- Enborraren mugimenduak ahalbidetzea, hala nola makurtzea, biratzea edo makurtu gabe luzatzea.
- Giharren eta barne-organoen euskarria izatea, hau da, horiek lotzeko eta finkatzeko oinarria eskaintzea.
- Bizkarrezur-muinaren babesa, nerbio-sistemaren funtsezko zatia den muina babestuz lesioetatik.
KURBA NATURALAK ERRESPETATZEA SAKRATUA DA
Ba al zenekien gure bizkarrezurrak lau kurba fisiologiko natural dituela? Eta kurba horiek errespetatzea oso garrantzitsua dela bizkar osasuntsu eta malgu bat mantentzeko?
Bizkarra alde batetik begiratuta (profiletik), hiru eskualde nagusi bereiz ditzakegu:
- Goiko zatia – Lepoan kurba sarrera bat ikus daiteke (lordosi zerbikala), hau da, barrurantz sartzen den kurba bat.
- Erdiko zatia – Bizkar hezurretan kanporantz ateratzen den kurba bat dago (zifosi dortsala), hau da, kurba konbexua.
- Beheko zatia – Gerriaren parean berriz kurba sarrera bat ikus daiteke (lordosi lunbarra), barrurantz sartzen den beste kurba bat.
Sakroa bost orno fusionatuek osatzen dute eta bizkarrezurreko laugarren kurba fisiologikotzat hartzen da. Kurba hau, dortsalaren antzera, zifosi bat da, hau da, kanporantz egindako kurba. Bizkarrezurra, azkenik, kokzisean amaitzen da.
Kurba horien uhin-forma edo ondulazioa funtsezkoa da, izan ere, malguki baten moduan funtzionatzen dute, eta horri esker gorputzak ondo xurgatzen ditu ibiltzean, korrika egitean edo jauzi egitean sortzen diren talkak. Horrez gain, kurba horiek gorputzaren oreka mantentzen laguntzen dute. Hori dela eta, kurba natural horiei esker, bizkarrezurrak pisu-karga handiagoak jasan ditzake zuzen egongo balitz baino.
Badakigu ere kurba bakoitzak bere funtzioa duela: Lordosien (kurba barrurantz sartuen) funtzioa mugimendua da. Zifosiena (kanporantz ateratzen diren kurben) funtzioa babesa da, organo bizigarriak (bihotza, birikak…) zifosietan daudelako kokatuta.
Hala ere, kurba natural horiek galtzen badira edo gehiegi markatzen badira, arazoak sor daitezke. Kurba zuzenegia bihurtzen denean edo gehiegizko kurbadura dagoenean, bizkarreko diskoen gaineko presioa handitu egiten da. Horrek bizkarreko higadura, zurruntasuna, mugikortasun murrizketa eta kasu batzuetan min edo narritadura nerbioetan eragin dezake.
Horregatik, kurba horien ulermena eta integrazioa lantzeko, ariketa praktiko bat egiten dugu bikoteka, makila edo bastoi baten laguntzaz. “Katua” izeneko jarreran jartzen gara (esku eta belaunetan oinarrituta) eta begiratzen dugu pelbisa posizio neutroan dagoen eta burua bizkarrezurrarekin lerrokatuta mantentzen dugun. Kurba naturalak ondo mantentzen badira, makilak hiru puntu bakarrik ukitzen ditu: sakroa, bizkar dortsala, buruko atzealdea (okzipitala) Eta ikusten dugu gerriaren (lordosi lunbarra) eta lepoaren (lordosi zerbikala) kurbak hain dira egokiak, ezen gure eskua azpitik pasatzeko adina hutsune uzten duten: ez gehiegi eta ez gutxiegi, neurri justuan.
ADIBIDE BAT: LUMBAR MAILAKO KURBAREN ALDAKETA
Batzuetan, gerrialdeko kurbadura gehiegi markatua aurki dezakegu (hau da, hiperlordosi lunbarra). Horren arrazoi posibleetako bat izan daiteke diafragmaren kontraktura bat.
Diafragma arnasketarako muskulu nagusia da, baina blokeatuta gera daiteke arrazoi emozionalengatik edo beste faktore batzuengatik. Blokeatutako diafragma beheko posizio batean geldirik geratzen bada, lumbar eskualdea bultzatzen du atzerantz, eta horrek pelbisaren aurrerako finkapena (antebertsioa) eragiten du. Ondorioz, hiperlordosia agertzen da, hau da, gerrialdeko kurba ohikoa baino askoz nabarmenagoa bihurtzen da.
Zer egin dezakegu yogaren bidez? Asanak diafragma luzatzeko, Adibidez, Setu Bandhasana edo zubia jarrera. Jarrera honetan, besoak lurrean atzerantz luzatuta mantentzen ditugu, pectoralen luzapena erraztuz eta organoen pisua erabiliz diafragma bere posizio naturalera itzul dadin laguntzeko.
HAURREN LAUOINKA IBILTZEAREN FASEA
Bizkarrezurreko kurbak pixkanaka-pixkanaka garatzen dira, gutxi gorabehera 10 urtera arte ez direlarik guztiz osatzen. Fetua ama-hezurrean dagoenean, kurba bakarra du, zifosi handi bat, C baten itxurakoa. Haurra jaio eta burua tente eusten hasten denean, lordosi zerbikala (lepoaren barrurako kurba) agertzen hasten da.
Gatze-fasea funtsezkoa da haurraren garapenean. Ez bakarrik garapen neurologikoa eta garunaren hemisferioen arteko komunikazioa sustatzen dituelako, baizik eta bizkarrezurraren kurba fisiologikoak behar bezala egituratzeko ere bai. Horregatik, oso garrantzitsua da etapa bakoitza errespetatzea eta haurrak bere erritmoan ibiltzen ikas dezan uztea. Ez dugu presarik izan behar haurrak zutik jarri edo ibiltzen hasteko. Lauoinka-fasea errespetatzea funtsezkoa da bizkar osasuntsu bat garatzeko.
TRINKOTIK LEUNERA…
Yoga anatomiaren ikuspegitik, Sushumna Nadi izeneko kanal energetiko zentralaren bidez ulertzen dugu bizkarrezurra. Kanal honek ardatz energetiko moduan funtzionatzen du eta Prana edo bizitza-arnasa bertatik igarotzen da, energia kontzentratuz edo barreiatuz bizkarrezurrean zehar kokatutako zazpi zurrunbilo elektromagnetikotan. Energia-zentro bakoitza, hau da, chakra (gurpila), gure buruarekin eta munduarekin dugun harremanaren alderdi jakin batzuekin lotuta dago, eta garapen pertsonalerako bide gisa funtzionatzen du. Zentro energetiko bakoitzaren ikasketak barneratuz gorantz egiten dugun heinean, egonkortasun handiagoa eta bibrazio maiztasun altuagoa lortzen ditugu. Horrela, Kundalini energia, bizkarrezurraren oinarrian kiribilduta dagoen suge moduko indarra, esnatu daiteke. Behetik goranzko mugimendu horrek Kontzientzia Supramentalaren atea irekitzeko aukera ematen digu. Kontzeptu hau Sri Aurobindok garatu zuen, Yoga Integralaren maisuak. Haren esanetan, Samadhi edo gailurra lortu ondoren, jaitsi beharra dago, hau da, munduan bizitzea beste begirada batekin, jasotzeko eta sortzeko gaitasun handiagoarekin, maiztasun eta igorle berriekin bat eginda.
Buru-hezurrean, bizkarrezurrean eta sakroan barrena kokatzen da gorputzaren sistemarik delikatuena: Nerbio Sistema Zentrala. Sistema hau itxi eta babestutako egitura bat da, eta likido berezi bat du barnean: burmuin-hezur-muin likidoa (edo likido zefalorrakideoa). Yoga praktika jakin batzuen bidez —hala nola bhandak (barne-itxierak edo aktibazio energetikoak)— likido hau bultzatu dezke gorantz, energia gorputz osotik goiko zentroetara igotzeko, eta hortik garunera, glandula pineala aktibatuz. Glandula hau Hirugarren Begiarekin (Ajna chakra) lotuta dago. Pinealaren barruan dauden zilioek —mikrokristal txikiak dituzte, propietate piezoelektrikoekin— estimulazio energetikoa jaso dezakete. Horrela, barneko ikuspegi sakonago bat eskuratzeko aukera sortzen da, gure zentzumen fisikoak gainditzen dituen informazioa hautemanez. Esperientzia hauek eremu elektromagnetikoetan mugitzen dira, eta kontzientziaren beste maila batzuk esploratzeko aukera ematen dute.
“Bhagavad Gita”-n PASARTE INSPIRATZAILE BAT.
Bhagavad Gita Indiako Mahabharata izeneko epopeiaren zati bat da, eta poema epiko nagusietakoa da. Testua elkarrizketa sakon bat da, Krishna, barne maisuaren sinboloa, eta Arjuna, bere barne borrokan murgildutako bilatzailea, artean. Krishnak ekintzaren Yogaz hitz egiten dio Arjunari, oreka mentalera iristeko bidea den aldetik. Hauxe dio: “Ekintzaz jardun behar da, baina emaitzen atxikimendurik gabe.Eta gehitzen du: “Benetako yogia da egin behar duen lana eginez, haren fruituak bilatu gabe jarduten duena”. Momentu batean, Krishnak sekretu bat agertzen dio: gizaki gisa agertu bada ere, berak bat eta bakarra dela, bihotz orotan bizi den Arima. Arjunak, orduan, Krishnari bere benetako Forma erakusteko eskatzen dio. Krishnak Arjunaren hirugarren begia irekitzen du (Ajna chakra) eta une batez, milaka eguzki aldi berean lehertuko balira bezala, bere izatearen mugarik gabeko Forma infinitua ikus dezake Arjunak. Horrela, Krishnak bere benetako identitatea agertzen dio: Kontzientzia indibiduala eta Brahman bera, kontzientzia kosmikotik sortutako adierazpena. Yogan, horrek esan nahi du gure izaera sakonena atemporala dela, denboratik haratago dagoela, dualitatea gainditzen duela eta, fisika kuantikoaren hizkeran esanda, ez-lekuzkoa dela – hau da, garunetik haratago existitzen dela.
“Heriotza ez da bizitzaren aurkakoa. Bizitzak ez du aurkaririk. Heriotzaren aurkakoa jaiotza da. Bizitza betierekoa da.” — Eckhart Tolle
Namasté,
Eva Domènech