Udal jarduerak, eszenara!

Maiatzean, Sarobeko agertokia bizirik jarraituko du udal jarduerei esker! Ikasturtean zehar egindako lana taularatzeko unea da, eta herriko elkarteak eta jarduerak izango dira protagonista. Proposamen hauek Urnietako kultura agendaren ardatz nagusietako bat dira.

Ba al zenekien 2024an Erakusleihoan aurkeztutako ekitaldien herena baino gehiago (%33) udaleko hainbat sailen —hala nola musika, berdintasun eta euskara- sailetako ekimenez bultzatu zela? Era berean, beste ehuneko handi bat (%28) tokiko ikastetxeek eta kultura-elkarteek sustatu zuten. Argazki polita: Urnietan kultura komunitate bizia eta aktiboa eraikitzen jarraitzen dugunaren seinale!

Programazioari hasiera emateko, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXXI sari banaketaren ekitaldia izango dugu gurean, kulturaz betetako hilabeteari hasiera emanez. Jarraian, Lourdes Iriondo Musika Eskolako irakasleek kontzertu pedagogiko berezi bat eskainiko die Urnietako ikasleei. Euskaraldiaren batzordeak hitzordu bikoitza antolatu du Saroben: Lourdes Iriondori buruzko ekitaldia, Jon Martinek argitaratu berri duen liburuaren gainean, eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako zinemoruma.
Eta adi! Hilabete honetako programazioan ikuskmin handia pizten duen beste ekimen bat ere izango dugu: Zurriburri Antzerki Taldeak ”Bizirik” antzezlana taularatuko du, aukera paregabea beren lan berriaz gozatzeko.
Egape ikastolako kultur-astean antzerkia eta musika uztartuko dira, eta Magale ikastetxeko aktore gazteek Antzeria Eskolara proiektuaren azken emaitza erakutsiko dute.
Loreen hilabetean ere, dantza izango da protagonista: Funkyko ikasleek erritmo bizian erakutsiko dute beren lana zaleen aurrean, eta Egape Dantza Taldeko txiki zein gaztetxoek energiaz, freskotasunez eta herriko talentua erakutsiz girotuko dute ikuskizuna.

Eta hau ez da hemen bukatzen! Ekainean, ohiturari jarraituz, Udal Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko ditu. Eta adi! Egape Dantza Taldeak ”Hitzak Dantzan” ikuskizun berriarekin ikusmina piztuko du; Edu Muruamendiarazen gidaritzapean sortutako koreografia berriek publikoari dantza eta hitzen arteko uztarketa berezia eskainiko diote.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.