Dantzatzea, gorputz eta adimenarentzat ariketa.

Funky.

Funkya kaleko dantzaren oso estilo bereizgarria da, hip hop mugimendura gehitzen joan zena jazz, break dance, afro eta dantza garaikideko pausoekin. Hori dela eta, jarraibide, mugimendu, urrats eta abar asko buruz ikasi behar dira. Horrek gure memoria-gaitasuna hobetzen du. Gainera, dantzatzen duzunean gihar guztiak lantzen dira, osasun fisikoa areagotuz. Saio dibertigarriak, askotarikoak eta kardiobaskularrak dira, eta malgutasuna, erritmoa eta koordinazioa lantzen dira.

Garrantzitsuena, barruan daramatzagun emozio eta sentimendu guzti horiek adierazten laguntzen digula da.
Eta hori da funky eskoletan lantzen dena, ikasle guztiek ikastea, haztea eta, batez ere, gozatzea.

Ikasturte amaierako erakustaldia prestatzen.

Ekainaren 2a oso egun berezia izango da, emanaldiaren eguna baita, eta bertan talde guztiek ikasitakoa eta irailetik aurrera izan duten bilakaera erakutsiko baitute. Ilusio handiz ari dira azken hilabeteetan entsaiatzen, jakinik, laster, jendaurrean koreografiak aurkeztuko dituztela. Eta horrek, urduritasunaz gain, ilusio handia sortzen du.

Horregatik, ikastaro amaierako erakustaldiaz gozatzera animatzen zaituztegu, jarduera dibertigarri hau ezagutzera eta ongi pasatzera.

LASTER ARTE!
Judith Rodriguez

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.