Kaixo berriro!
Ikasturte amaiera iritsi da, eta gure lana erakusteko unea heldu da. Gogo handiz ari gara azken prestaketetan!
Koreografiak sortzea prozesu luzea izan da, baina emaitza ikusgarria lortu dugu. Ikasleek ere lagundu dute: abestiak aukeratzen, urratsak sortzen… Eta giro paregabea sortu da entseguetan!
Jaialdian, talde bakoitzak bi koreografia eta talde-lan bat aurkeztuko ditu. Eta… baliteke irakasleek prestatutako sorpresa berezi bat ere egotea! Guztira, hamar koreografia izango dira, eta ikuskizunak 30 eta 35 minutu bitarteko iraupena izango du.
Musika estilo asko entzungo dira: Barbieren klasikoak, Sister Nancyren “Bam Bam”, eta Lola Índigoren abesti berrienak, besteak beste.
Guzti hau zuekin partekatzeko irrikaz gaude!
Maiatzaren 23an, 18:00etan, zain izango zaituztegu! Ez hutsik egin!