Kaixo Familia!
Ia amaitu dugu ikasturteko lehen hiruhilekoa eta… Ai ene! zenbat aurreratu duten funky taldeek. 3 hilabetetan hainbat pieza koreografiatu ditugu estilo eta gai ezberdinak landuz.
Helduen taldeak afro eta dancehall koreografiekin festa ederra ospatuko du. Gazte funkyko hiru taldeetan, berriz, zerbait garaikideagoa eta jazzeroagoa lantzen ari gara txikienekin eta Barbierekin, eta zerbait gaurkotuagoa eta komertzialagoa tarteko taldeekin.
Tira, ikasturte amaierako jaialdiak, denak aho zabalik utziko ditu.
Hasi berriak gara eta jada zuek ikusteko irrikitan gaude.
Arlo pertsonalean, aurten hasi naiz Funky eskolekin. Azpimarratzekoa, ikasleen bilakaera eta prestaketa Gazteak, oso-oso indartsu eta gogotsu datoz.
Eta guztioi gogorarazi behar dizuegu inoiz ez dela berandu dantzatzeko, dantzatzeak ez duela adinik eta berdin dutela ezaugarri fisikoak. Dantzak, diziplina, lana eta ahalegina eskatzen du
Besteak beste , osasuna, adiskidetasuna, eta poza ere eskaintzen ditu. Leiho irekia da, gure emozio guztiak adierazteko eta artistikoki eta emozionalki askatzeko.
Gabonetan ere, jarri musikatxoa etxean eta dantzatu libre. Mugimendu orok balio du, dena da dantza! Eta probatu ondoren hobetzen jarraitu nahi baduzue, zuen zain gaude!!
Besarkada erraldoi bat
Karla.