“Atxine” ikuskizunaren “prozesua agerian” Teresa Salak gidatuta.
Janirek Etxabek “Dimegaz” konpainiaren sortzaileak eta obra honetan parte hartu duen lan-taldeak, proiektu eszenikoaren sortze-prozesua erakutsi du egonaldiaren azken atalean; Urteetan zehar dantza bertikalean aritu ondoren, lan berri honekin formatu eta eszenatoki ezberdinak esploratu nahi izan ditu. Sorkuntza berritzaile honi aurre egiteak erronka handia ekarri dio, eta lan-prozesu horretan topatu dituzten oztopo eta zailtasunak publikoari azaldu dizkio.
Halaber, Mikel Bonillaren, altuerako teknikariaren garrantzia nabarmendu du, banbalinen artean ezkutatuta, funtsezko kolaboratzailea baita ikuskizunean. Biek unitate bat osatzen dute dantzan: bat eszenatokian eta bestea banbalinen artean. Gainera, Garazi Etxabururen kanpo-begirada ezinbestekoa izan da, Janire sortzaile eta interpretea izanik, eszenatokitik at dantzariak eskaini dion aholkularitzagatik bai mugimenduan baita obraren garapenean orohar.
Kontuan hartzen badugu lana oraindik prozesuan dagoela eta obra ez dagoela bukatuta, talde osoa proposamen koreografiko berriak eta soluzio teknikoak lantzen ari da estreinatu aurretik.
Galdera saioan, “Atxine” izenaren jatorriari buruzko jakin-mina sortu zen. Janirek izenaren jatorria eta bere arbasoekiko lotura azaldu zituen, emakumeen arteko belaunaldien arteko transmisioaren garrantzia azpimarratuz eta amonari omenaldi txiki bat eginez.
Publikoak eskertzen du prozesua ikustea eta gonbidatuta geratzen gara estreinaldira, maiatzaren 31n, Amurrion.
Hau laburpen bat besterik ez da, hemen bideoa.