Sarobe, udan ere martxan!

Sarobe, udan ere martxan!

Uztailera iristean, ikasturteari agur esateko garaia iristen da Saroben. Urtean zehar gurekin izan diren ikastaroek merezitako atsedenaldia hartuko dute, baina horrek ez du esan nahi Sarobe geldirik geldituko denik… Aitzitik! datorren ikasturtea prestatzen hasteko garaia da!. Irailaren atarian, energia berrituekin itzuliko gara 2025-2026 ikasturteari ekiteko…laster izango duzue horien berri!

Bitartean, Sarobeko Fabrika izango da udako protagonista: sorkuntza, esperimentazioa eta oraindik kontatu gabe dauden istorioak mamitzeko espazio irekia. Ez da etenik izango eszenatokian.

Aukeran Dantza Konpainia, Sarobeko konpainia egoiliarra, entseguekin lanean jarraituko du. Uda honetan, Aiurri eta Maurizia naz kale ikuskizunekin biran ibiliko dira dantzari gazteak, eta irailean, berriz, Amama familia ikuskizunari helduko diote, emozioz beteriko emanaldiarekin antzokiak berriro betetzeko asmoz.

Tanttaka Teatroak, berriz, Desobedienteak 18/98 antzezlan berria sortzen hasiko da. Proiektu honek gogoeta piztea eta ikuslea interpelatzea ditu helburu. Hausnarketa sakon baterako gonbidapena da, eta inor axolagabe utziko ez duen eszenaratzea espero da.

Abuztuko ohitura jarraituz, Easo Abesbatzako kideak gure artean izango ditugu Nizugu izeneko opera berria prestatzen. Gazte interpreteek osatutako produkzio berezi hau Donostiako Musika Hamabostaldian estreinatuko da, baina aurretik, Saroben bertan ikusi ahal izango dugu aurrestreinaldian. Ez da edonolako hitzordua: kalitatezko proposamen artistiko batez gozatzeko parada izango dugu, eta gainera, etxean bertan, gure oholtzan.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.