Antzerkia Eskolara

Antzerkia Eskolara

Urnietako Udalak, “Zer Egin, Kirol eta Kultura Aisian” enpresaren laguntzaz, sustatutako egitasmo pedagogikoan herriko bi ikastetxeek hartzen dute parte: Egape Ikastola eta Magale Ikastetxea.

Proiektu pedagogikoan guztira 8 talde ari dira lanean: 4 ikastetxe bakoitzeko. Talde horiek Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. mailako bitarteko ikasleek osatzen dituzte, eta eskoletako irakasleek eta antzerkiko irakaslea den Amaia Salazarrek gidatzen dute prozesua.

Landutako antzezlanak, batzuk ikasleen sorkuntzaren bidez egin dira eta beste batzuk ipuin edo antzerki testu baten bitartez landu dira. Maiatzaren hasieran Lekaion estreinaldia ikastolen artean egin zuten eta maiatzaren bukaeran Saroben antzeztuko dute guraso, famili eta lagunen  aurrean.

2 urte daramatzat egitasmo honetan lanean eta itxaropenez betetako esperientzia interesgarria izaten ari da. Batez ere ikasleengan duen eraginari buruz hitz egin nahi nuke: Antzerkiaren ikasgaia ikasleentzat oso baliagarria izan daiteke. Etorkizunean euren ideiak adierazteko edo publiko baten aurrean hitz egiterakoan beldurrik ez izateko. Gorputz adierazpena edo ahotsa lantzeaz gain, komunikazioa, presentzia, sorkuntza, talde lana, errespetua eta hizkuntza lantzen direlako.

Amaia Salazar

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.