Sarobeko dantza-gela berritzen ari da

Sarobeko dantza-gela berritzen ari da

Azken asteotan, Urnietako Udala Sarobeko dantza-gela eraberritzen ari da. Aukeran Dantza Konpainiaren sorkuntza- eta entsegu-espazio nagusia da, eta urteetako erabileraren ondoren, eguneratzea behar zuen lanean ahalik eta baldintzarik onenak eskaintzen jarraitzeko.

Lanen artean, dantzarako berariazko linoleo berria jartzen ari dira, espazio osoa margotzen, eta argiztapen-, soinu- eta ikus-entzunezko ekipamenduak berritzen. Horrez gain, gortina termikoak eta aireztapena hobetuko duten bi pertsiana ere jarriko dira, entsegu eta sorkuntza saioetan erosotasun handiagoa bermatzeko.

Obrak abuztuaren erdialderako amaitzea aurreikusten da. Bitartean, ordea, jarduerak ez du etenik. Aukeran Dantza Konpainiak Sarobeko beste areto batera eraman ditu aldi baterako entseguak, eta normaltasunez jarraitzen du bere sorkuntza-lanarekin.

Eraberritzea amaitutakoan, konpainia bere ohiko espaziora itzuliko da. Dantza-gela berrituak eguneroko lana erraztuko du, eta sorkuntza eta entseguetarako baldintza egokiagoak eskainiko ditu datozen urteetarako.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.