Antzinako gertaerak
Ekitaldirik gabe
Askotariko agenda eskaintzen dugu Sarobeko kultura-erakusleihoaz gozatzen duten publikoen aniztasunerako.

Fabrikako aurrestreinaldiak
Urnietako eta eskualdeko herritarrek besaulkian eseri eta konpainiak bere lana partekatzen duen lehen ikusleak izango dira. Batzuetan ikuskizuna estreinatzeko prest eta, beste batzuetan, eraikitzeko prozesuan (work in progress).









Urnietako elkarte-sareak sustatutako programazioa
Publiko aktiboa sustatzen dugu, udalerriko elkarte-sarea aprobetxatuz.
Agenda herriko Udal eta kultur elkarte eta taldeek sortzen eta erakusten duten ikuskizunekin hornitzen da: Udal Antzerki Tailerra, Lourdes Iriondo Musika Eskola, Egape Dantza Taldea, Egape Ikastola, Magale Ikastetxea, Anabas Musika Taldea, Poxta zahar, Txanbolin Txistu Banda, Zanpatuz Mendi Elkartea, eta Urnietako musika taldeak.


































































































